Kultur ekitaldietako informazioa hizkuntza desberdinetan eskaintzeko aplikazio baten prototipoa diseinatu dugu, ekitaldietako antolatzaileei tresna eleanitz bat eskaintzeko helburuarekin. Aplikazio honek aukera desberdinak eskaintzen ditu:
- Hitzaldi eta prentsaurrekoen grabatutako bideoen transkribapenak eta itzulpenak
- Zuzeneko streaming-en momentuko azpi-titulazioak
- Aldez aurretik prestatutako materialen azpi-titulaziorako edizioa (filmak, audioak…) eta transkribapen eta itzulpen zerbitzua
- Hedabideentzako informazioa hizkuntza desberdinetan (prentsa oharrak, dossierrak…)