Euskal Herria Solar Punk - Beñat Irasuegi
Beñat Irasuegi aurkeztuko dizuet, hurrengo hizlaria Bera Talaios kooperatibako langile-bazkidea da, ikasketaz nekazal-ingeniaria, enpresa-kudeaketan aritua eta ekonomia eta teknologian interesatua. Gaur egun, ekonomia eta estrategia aholkularia eta formatzailea da, era beran, ekonomia sozial eraldatzailearen Olatukoop sareko sustatzailea da. Kontuan izanik aurtengo Euskarabilduaren gaian, utopiak garrantzi berezia hartzen duela, Beñatek Solarpunk filosofiaren eta etorkizun posibleen inguruko hitzaldia eskainiko digu, hau da, etorkizun posible baikorren mapeoa aurkeztuko digu uste dut orain arte ikusi dugunaren aurrean beharrezkoa dela Hasteko eta behin, eguerdi on eta mila esker gonbidapenagatik iametzari eta euskarabilduan sartzen garen eragile guztioi, asko, asko garela. Mila esker ere horrelako proposamen bat egiteagatik, zeren eta proposamena berezia da. Proposamena egin zidaten. Beno, gai hauen inguruan ea ildo utopiko bat edo txertatu genezakeen, eta horren inguruan hitz egiteko aukera geneukan. Hasteko, esatea hasieran egin diren diagnostiko eta egoeraren analisiarekin ehuneko ehunean bat egiten dutela. Zeren, utopismoaz hitz egin behar dugunean, edo proposamen utopikoak egin behar ditugunean ere, oso garrantzitsua delako errealismotik egitea eta errealitatearen kontzientzia izatea, gero proposamen horiek egiteko. Esatea ere, utopia batean bizi garela, baina ez gure klase xeheen utopian, baizik eta batez ere klase kapitalistaren utopia batean bizi gara, gaur egun Guk distopiko bezala ikusten dugun errealitate hau utopikoa delako gutxiengo batentzat, eta hori esatea ere garrantzitsua iruditzen zait. Euskal Herria solarpunk. Solarpunk-a kontzeptu anglosaxoi bada, gero pixka sartuko naiz horrekin. Eta hasteko ataltxo bat irakurriko det. Gero apenas irakurriko dut ezer. Zientzia eta teknologia zentzuz erabiltzen ikasi dugu gure planetaren parte gisa. Gure bizi-baldintzak hobetzeko jada ez gara nagusi gorenak, zaintzaileak gara. Lorezainak gara. Solarpunk-a anitza da. Espiritualtasuna eta zientzia elkarrekin egoteko lekua du. Ederra da. Oraintxe gerta daiteke. Nolakoa izango litzateke zibilizazio jasangarri bat? Eta nola iritsi daitezke horretara? Hori da sonar punkak egiten duen galdera nagusietako bat. Solarpunka topikoa izan daiteke, inoiz ez distopikoa. Distopiari uko egiten dio, Netflix da, gaur egun parentesi txiki bat kultura distopikoaren zera, esponente eta zabaltzaile handiena, hau da, datu gehien erabiltzen dituen zerak, ez plataformak eta Interneten erabilera masiboan egiten duenak, distopiaren kultura zabaltzen du gure gizarteetan. Horrek atentzio ditu, beharko liguke, baina hor uzten dut. Ez da gaurko gaia. Orduan, eskasia eta ugaritasun faltsuak elikatu beharrean, oparotasuna partekatzeko landu beharko genuke Solarpunk-a. Solarpunk-a etorkizunaren ikuspegi bat da, probokazio gogoetatxo bat, bizitzeko modu bat eta etorkizun hori lortzeko proposamen errealisten multzo bat, aldi berean. Hori da solarpunkaren azalpena esaldi gutxi batzuetan badago manifestu bat, Solarpunkaren manifestua, euskaraz ere dagoena, Gorka Julio lankideak itzulita hau itzuli zuen pandemiako itxialdi garaian gure elkarrizketa batean ere ikusten genuelako beharrezkoa zela egin genezakeenaren ikuspegi positibo bat ere lantzea. Hau da, egoerari kritika egitearekin batera ikuspegi positibo bat ere lantzen hastea, azkenean egunerokoan ere gure bizitzetan behar dugulako, gauzekin aurrera egiteko eta proiektuak egiteko, etorkizuneko ikuspegi bat gutxienez. Lizentzia libreetan dago. Saiatuko naiz asteburu honetan euskarazko Wikipediara igotzen. Oraindik ez dago euskarazko wikipedian, baina saiatuko naiz igotzen bai manifestua, erreferentzia bitartez eta bai Solarpunkaren definizioa euskarazko Wikipediara garrantzitsua garrantzitsua delako. Orduan, hasi ginen solarpunkari buruz hitz egiten, pandemiako itxialdi garaian baina, gure estiloagatik edo erabaki genuen ere gauzak egiten hasi behar ginela, solarpunkarekin lotutako proiektuak gauzatzen hasi behar ginela. Ideia lantzearekin batera, ideia oso oso sinple bat egin genuen izan zen itxialdian. etzi.pm holako gure etorkizuneko horrelako blog nahiko berezian argitaratu genuen lehiaketa bat Atopia rol jokoarekin lotuta, eta eskatzen genion jendeari solarpunkarekin lotutako ideiak, proposamenak, irudiak bidaltzeko. Ehun proposamen inguru jaso genituen, eta sari bat eman genien hiru pertsonari. Hori izan zen ere momentuan pixka bat gaia lantzen hasteko. Baina gu berez hasi ginen ere Euskal Herria solarpunk izeneko estrategia bat garatzen, estrategia bat garatzen ikusten genuelako. Eta lehen aipatu da. Pandemia zerbait izan bada, izan da kolapsoaren prototipo bat. Kolapsa badator, ez dakit konturatu garen, baina kolapsoa badator. Hau da, gaur egungo zibilizazioaren, orain arte bizi dugun zibilizazioaren kolapsoa badator, eta gero eta azkarrago konturatu horretaz hobeto erantzungo diogu etorkizunari. Kontua, pandemia izan da, aurrerapen bat, prototipo bat, erakutsi digu modu prototipatuan nola izango den kolapso hori, zentzu askotan, hau da, gehien daukatenek gehiago izaten jarraituko dute, eta gutxien daukatenek gero eta pobrezia gehiago izango dute, eta baldintza gutxiago osasunerako. Gehiago hilko dira gutxiago daukatenak, hainbat egoera aurreikusi daitezkeenak. Kolapsoari aurre egiteko Eta solarpunk ikuspegi batetik, lehengoan Iban Miro gurea bezalako Bartzelonako kooperatiba bateko kide eta lagunarekin esaten genuen gure helburua datozen urte hurbiletan izan behar duela gero eta esparru gehiagoren jabe egitea. Hau da, bizitzeko behar ditugun ekonomia, jabetza, ezagutza-baliabideen jabe egin behar duela. Nork? Guk, herritarrok. Hori nola egiten da? Beno, hor dago kontua, ez? Baina bide berean ere ikusi dugu gero eta zirrikitu edo kolapsoa, berak gero eta zirrikitu gehiago uzten dituela ere kapitalismo digitalizatu honek beretzat interesgarri ez dituen lurralde edo bizitzetan. Hemen aipatua lurralde-gorputz horietan eremu horietan kapitalismoa digitalizatuak gero eta esparru edo zirrikitu gehiago uzten dituela. Eta hor ikusten dugu badagoela esparru bat gure proiektuak eta garatzen joateko. Hala ere, guk esan dut, guk praktikatik egiten ditugu gauzak. Orduan, estrategia bat jarri dugu martxan, Solarpunk Euskal Herria solarpunk estrategia, gainera hitzaldi honek nolabait lagundu duena ere garatzen. Bertan lau proiektu desberdin garatzen hasi gara. Lau proiektuak dira: Bat, ekoizpen-kate burujabeak sortzea. Bi, jabetza komunak eraikitzea. Hiru, ekosistema kooperatibo digital lurraldetuak sortzea. Eta lau guztiaren kudeaketarako herri-kooperatibak sortzea. Eta horrekin hasi gara aipatuko det zer den bakoitza. Baina ez dut aipatuko dut modu deskriptiboan, baizik eta proiektu konkretuekin. Ekosistema kooperatibo digital lurraldetuak kontzeptu luzea da baina. Uste dut horrela hobeto ulertuko duzuela. Hor ze proiektu kabitzen dira? Hor kabitzen dira: Bizitzarako software libre fronteak sortzea, hau da, sofware librean lan eta garapena egiten dugun pertsona taldeak, baina bizitzarako behar den sofwarea sortzeko, ez kapitalak behar duen softwarea sortzeko, baizik eta bizitza sostengarria egiteko beharrezkoa den sofwarea sortzeko. Beste proiektu bat: Data Center komunitarioen sarea. Hor gure asmoa da Euskal Herriko herri guztietan datacenter bat egotea, ahal bada publiko komunitarioa, udalak sustatua, udalak ordaindua eta komunitateak kudeatuta. Seguraski ere segurtasun kopiak beharko ditugu, eta planteatzen duguna hori zergatik ez Pirinioetan sortzea, bertan badagoelako energia sortzeko gaitasuna, eta seguraski ere, beno, eremu horretarako interesgarria izan daitekeelako tokiko energiarekin berarekin gordetako tokietan egitean. Adibidez, Nafarroako Gobernuak badauka txosten bat esaten duena Nafarroako energia pribatu guztia hornitu litekeela biomasaren kudeaketa jasangarri baten bitartez, ez Nafarroako baso guztia botata, baizik eta basoen kudeaketa jasangarri baten bitartez hor jarri du lehen, ez? Pago trasmotxoak edo euskaraz ez naiz gogoratzen nola den izena momentu honetan. Baina pagoak, nolabait bizirik mantentzen direnak eta urtero adar batzuk kentzen zaizkionak. Hori da Euskal Herrian egin den energia kudeaketa onenetako bat, historikoa ba, Nafarroak badauka gaitasuna energiaren erabilera pribatua, hau da, etxeetako energiaren erabilera biomasaren bitartez egiteko, tokian toki bertako basoen kudeaketa komunala eginez eta tokian tokiko esplotazio energetiko bat eginez. Hori ez da egiten gaur egun, baina zergatik ez data zentralak horrek horrelako egiturei lotu? Beste proiektu bat, Herritar datu kooperatibak sortzea, herritarren datuak korporazio handien esku egon beharrean, herrietan sortutako egitura kooperatibo edo publiko operatiboen bitartez kudeatzea, gaur egungo errekurtso kapitalaren errekurtso nagusia dena, zergatik ez herritartu eta zergatik ez munizipalizatu? eta zergatik ez korreo-zerbitzuak? Udalek hemen, Euskal Herrian, posible litzake nahiko modu errazean komilla artean egin behar delako hala. Baina hori nahi dugu egin, eta sare libre eta neutrala sortzea aipatu da. Guifi.net egon daitezke bestelako sareak, baina asmo litzake Datacenter hauek ere sare libre eta neutralekin, hau da, kapitaletik kanpo dauden sareekin eta jabetza komunitarioa duten sareekin lantzea. Hori bat, ekoizpen kate burujabeak ekoizpen kate burujabeetan zer ekoitzi galderari erantzun beharko genioke, eta hor ekoitzi beharko genituzke bizitzarako beharrezko diren elementuak. Elikadura pandemian zerbaitetaz konturatu bagara da, elikaduratik eta elikadura kate globaletatik, ze dependienteak garen. Eta hori sortu daiteke gure lurraldeetan, nola? ekoizpen unitateak sortzen herri eta auzoetan, baso eta landa eremuetan, elikadura-kooperatiba sortzen. Horretan ari gara. Euskal Herriko hainbat lurraldeetan transformaziogune eta sukalde komunitarioak sortzen, transformazio-guneak sortzen ari dira eta sukalde komunitarioak Euskal Herrian ere Elikadura zaintzea eta banaketa unitateak sortzen. Hau da, elikadura eskubide, elikadura osasuntsua eskubide bezala, edonork, edozein pertsonak, bere errenta dena dela, izandakoa ere izan dezala, elikadura osasungarrirako eskubidea. Eta hori seguraski, batez ere hain adindua daukagun gizarte batean etxez etxeko banaketa eginez, bizikletan, ziklo-logistikaren bitartez, denda komunitarioak non sartuko dugun gure produkzioa, non izango ditugun gure kontsumo ohituren datuak, ekoizpen industrialerako elementuak. Aipatu da hemen, Euskal Herrian, oraindik ekoizpen industriala badago, asko, gainera esango nuke baina nolabait behar kate globaletarako produzitzen da, hau da, behar globaletarako, ez tokian identifikatutako beharretarako. Bizikleta-logistika sistema bat Euskal Herrirako posible izango litzake, eta ez bakarrik azken mila egiteko baizik eta bizikletarekin ere lotzeko, gure herriak eta eskualdeak hori egiten ari gara momentu honetan, eta orain oso modan dagoen beste elementu bat, energia, komunitateena. Datozen bi-hiru urteetan Euskal Herrian ehundaka energia komunitate sortuko dira. Beldurra ematen du zer motako komunitatea sortuko diren ere ez dakigu. Hor, guk apustu egiten dugu energia komunitate horiek banaketa ere ahal dela bere egin dezaten, ekoizpen banatuan distribuituan oinarritu daitezen eta modu dibertsifikatuan, hau da, tokian toki aurkitzen dituzten energia-baliabideen arabera. Esan det Pirinioetan izan daitekeela biomasa eta basogintza nirea bezalako Errenteria bezalako herri batean, non paper-industria erraldoi bat daukagun? Zergatik ez erabili bertan xahutzen den bero-energia behar komunitarioak asetzeko? Hori ez da egiten, eta orain eta oso gutxi egiten da. Baina hori ere egin beharko genuke. Beste arlo bat, jabetza komuna. Hor ari gara sortzen lurjabetza taldeak. Ez dakit ezagutzen dezuten, batez ere basoekin lotuta. Nola orain basoaren estratifikazio prozesu berri batean sartuta gauden Euskal Herrian sortzen hasi dira herritarren baso jabetza elkarteak, basoen jabetza hartu eta basoen jabetza hori modu jasangarrian egiteko. Hori Euskal Herri osoan zabaltzea da ideia. Baina zabalduta ere, elikadurarako beharko ditugu lurren jabetzarekin eta gure herrietan beharko ditugun lan eta bizitzeko lokalekin. Berdin, etxebizitzarekin etxebizitza beharko da, eta horretarako etxebizitza kooperatibak beharko ditugu, eta jabetze prozesua, duela gutxi Berlinen egin duten bezala. Eta guzti horretarako herri funtsak sortu beharko ditugu, guztioi lurraren berreskuraketa komunal bat egiteko. Ba seguraski lur asko erosi beharko ditugu gaur egun bizi degun gizartean. Ba, bueno, ba, goazen herri-funtsa sortzera horretarako eta beste gauza askotarako. Eta, azkenik, herri-kooperatibaren ideia, ze uste dugu guzti hau herri kooperatiben bitartez egin behar dela, herri kooperatibak sortzen hasi gara, eta herri kooperatiba horien juridikoki anitzak izan ere, orain arte aipatu ditudan proiektu askoren kudeaketaz arduratu beharko dute. Hor, legislazioa falta zaigu horretarako, berri kooperatibak legislatzeko eta herritarren beharrak modu kooperatiboan kudeatu ahal izateko baina, badaude formulak eta garatzen ari gara, Herri Hezkuntza Kontseiluak sortu beharko dira, zeren guztiok beharko du hezkuntza oinarri bat, guzti honek beharko du hezkuntza bera herrietatik kudeatzea eta herri batean erabaki ahal izatea ere. Momentu batean ez kapitalak ze behar ditun hezkuntza aldetik, baizik eta gure herrian nola erakutsiko diogun jendeari nekazaritzaz, nola erakutsiko diogun jendeari zerbitzari bat muntatzeaz, nola erakutsiko diogun jendeari zaintza lanak egiteaz. Eta hor ere zaintzaren garrantzia, uste dugulako ere zaintza pribatu publiko dikotomia horretatik atera dela eta ez publiko komunitarioa bihurtu behar dela, eta bukatu behar dela gaur egun zaintzaren esplotazio basatiko paradigmaz, non edo emakume migratzaileak esplotatzen diren edo ordaindu gabeko lana aitortu gabe bezala egiten den modu masiboan. Orduan, guzti hori ere tokiko ekosistema kooperatibo eraldatzaileen bitartez egiteko asmoa daukagu. Eta guzti hori nola lotu badaukagu, ideia bat errizoma izena duena eta solar punkarekin oso lotuta datorrena, errizomaren ideia oso interesgarria delako. Eta guk nahiko genuke errizoma baten bitartez Euskal Herriko horrelako proiektu guztiak saretu eta, bueno, ideia horrekin, jada lanean ari gara. Beno, proiektu pila bota ditut. Gehienak oraindik fikzioa dira, fikzioa dira, baina garrantzitsua fikzio da hori egiten hastea. Gaur horretara etorri naiz esatera, hau dena egin daiteke, hau dena neurri batean, aipatu ditudan proiektu guztiak Euskal Herrian badaukate adibide bat, gutxienez kontua da hau nola, nola zabaldu, nola egin. Benetan kolapsoari aurre egiteko proposamen sistemiko bat Hori egin daiteke, baina horretarako ere fikzio pixka bat behar dugu. Duela urte batzuk, duela bost urte, Euskal Herrian zientzia-fikzioaz batere hitz egiten zenean, eskatu zioten Herria aldizkaritik zientzia fikzioaren inguruko artikulu bat egitea hor egin nuen, deskripzio batez, zientzia fikzioak emantzipazio prozesuetan izan duen garrantziaz, baina Euskal Herrian zer presentzia gutxi daukan zientzia-fikzioak tresna politiko bezala, eta hor egiten nuen proposamen bat tresna politiko bihurtzeko. Zientzia-fikzioan gutxi egin dugu ordutik, gaurko saio hau, pixka bat zientzia edo ez dakit ez dakit zientzia-fikzioa den edo ekonomia-fikzioa edo. Baina, beno, propositiboa, espekulatiboa behintzat. Bukatzeko, esatea eta pixka bat markoa eman nahiez edo esan dudan guztia egin daitekeela. Baina ideiatxo batzuk, kontuan izateko. Bat, utzi dezagun aldaketa klimatikoaz hitz egiten, fenomeno meteorologiko bat izango balitz bezala, eta ni bereziki ez zait gustatzen antropozeno kontzeptua. Bai, beno, gizakiak badauka ardura. Antropozenoaren aldaketa klimatikoaren gertakari honetan baina joera du antropozenoaren identifikazioak kulpa indibidualizateko, hau da, pertsonen gain jartzeko, pertsona indibidualen gain jartzeko. Eta arazoa ez da pertsona indibidualena, arazoa sistemikoa da. Horregatik, nahiago det kasu horretan eta etorri nahiz gaur oso analogiko, paperak eta liburua, kapitalozenoa kontzeptua erabili argiago iruditzen zaidalako deskribitzeko gertatzen ari zaiguna Gertatzen ari zaiguna, eta aldaketa klimatikoaren arduraduna kapitala da, eta bizi dugun garaia, paradigma kapitalozenoa deituko nuke, gehiago daukalako kapitalaren aberastasun metaketa prozesuetatik, pertsonek egiten dugun nolabaiteko gure eguneroko bizitzatik baino. Horrek ere badauka bere partea baina, gauzak bere eskalan eta eta bere neurrian. Esan dut lehen-lehenengo lanetako bat daukaguna da kolapsoa onartzea. Hau da, orain arte bizi dugun gizartea bukatu da. Kontua zein da? Bukaera oso lausoa dela. Pixkanaka-pixkanaka gertatzen da. Karramarro bat egosten duzunean bezala. Ez gara konturatzen apenas gertatzen ari zaigun guztiaz. 2008an jada sintomak ia bizi genituen, Eta, ordutik egoera deterioratzen ari da. Gure bistan baino ez dugu. Ez dugu ikusten Hor, Joseba Gabilondo Euskal pentsalariak asko aipatzen duen kontua da. Euskal gizarte bezala edo kolapsoa onartzen dugu. Edo ez gara gai izango etorkizuna lantzen hasteko. Hor, beste pentsalari batengana noa. Joxe Azurmendira. Joxe Azurmendik esaten zuen eraldaketa prozesuak utopia txiki eta xumeen bitartez egin behar genituela. Hori aipatzen zuen kooperatibismoa Euskal Herriko kooperatibismoaz hitz egiten zuenean. Hor baditugu tresnak. Lehen aipatu ditudan uste dut hogei bat proiektu bota ditudala zerrendan. Guzti horiek bertan lan egiten duten pertsonentzat utopia xumeak dira, baina beraien egunerokoa eta beraien gorputzak sartzen dituzte prozesu horietan. Eman diezaiogun horri daukan garrantzia. Goazen hori ere sistematizatu eta zabaltzera. Ziberpunka. Gaur egun, solarpunkaz hitz egin dut, baina badaude beste kontzeptuak ziberpunka, solarpunkaren ideia pixka bat hortik dator Ziberpunka izan zen laurogeigarren hamarkadan digitalizazioaren hasieran egon zen horrelako korronte kultural bat, zientzia-fikzioarekin oso-oso lotuta, Hacker kulturarekin ere, eta asko asmatu zuen. Asmatu zuten gaur egungo egoeraren zati handi eta handiak nobela funtzionaletan deskribatuta daude. Gaur egun bizi degula ziberpunkak deskribatzen zuen egoera distopiko horretan bizi garela, non, datuen gailentasuna kapitalaren gainetik ari den jartzen. Eta hor beste liburutxo bat, McKenzie Wark-ena el capitalismo ha muerto, oso oso interesgarria, non deskribatzen den kapitalismoa agian bukatu dela, baina ez ezer hobea datorrelako, baizik eta egitura ekonomiko oraindik estraktibistagoa datorrelako, datuetan oinarritutako estraktibismo bat. Hori. zer egin, nik beti bukatzen det zer egin behar dugun horrekin. Solarpunk izan daiteke ideia inspiratzaile bat. Azkenean ere, ideia probokatzaile bat da. Deskripzioa, berak esaten duen bezala, Solarpunketik hartu ditzakegu ideia asko gure egunerokoan aplikatzeko. Beste bi liburu bat, Ursula K. Le Guin-en oihan hitzean mundua, gaur egun euskaratua, Ursula K. Le Guin-en lehenengo liburua, euskaraz egitaratzen dena eta asko daukana ikustekoa bizi dugun kolapso-egoerarekin, estraktibismoarekin, neokolonialismoarekin, eta azkenean ere zera ez, gaur egungo estraktibismo horrek eta jendarte edo eredu horrek sortzen duen biolentzia dementzia estrukturalarekin. Eta beste bat, Benjamin Brattonena, la terraformación Pixka bat utopikoa ez, non, berez, planteatzen den kolapso horren aurrean, ba, mundua bera nola izan beharko lukeen diseinatzen hasi behar garela. Diseinu utopikoaren alde egiten du, baina bere-bere interesa dauka, eta egunerokotik hori fikzioa egiten ea gai garen ea solarpunkaren ideia pixka bat zabaltzen degun, edo behintzat eztabaida irekitzen dugun ea zientzia-fikzioa, eta etorkizun espekulatiboen inguruko lanketa ere, egin dezakegun teknologiaren inguruan gabiltzanok, zeren askotan hor gelditzen direlako eta. Baina ea hori ere gizartean zabaltzeko aukera daukagun. Eta gero, azkenik, hori gure egunerokoan pentsatzea etorkizun horiek eraikitzeko egunerokotik hasi behar dugula, pentsatu behar dugula zer ekoitzi nahi dugun. Hori da neretzat oso-oso garrantzitsua. Lehengo hitzaldietan ere agertu da zer ekoitzi, gure bizitzetarako behar diren elementuak ekoitzi beharko ditugu, eta ez merkaturako begirako elementuak. Hor zentratzeko gaitasuna badaukagu, asko egingo dugu, baina baita ere nola ekoitzi. Zer egitura sortuko ditugu? Demokratikoak, langileak. Zer? Zer kondizio izango dituzte bertan? Ze erabakimen izango dute? Hor, ekonomia sozial eraldatzailearen alde egiten dugu batzuk. Badakizue, azkenean ere kooperatibismoa, kooperatibismo aurreratu bat, emantzipatzaile bat, nola bezala, interesgarria izan daiteke. Eta nork? Ba, kasu horretan, eta solarpunkaren ikuspegitik, nahiz eta horrek ere beste eztabaida handi baterako ematen duen munizipalismoa bera eta herrietatik egin daitekeenari eman diezaiogun balioa. Zeren eta gaude momentu honetan non egitura estatalak erabat koktauak daude herrietan, eta udaletatik gauza asko egin ditzakegu, zeren gure bizitzak hobetzen dituzten egiturak bihurtu ditzakegu gaur egun ere, gaurtik hasita. Orduan, hori, mundu ilun hori kontuan izanez, mundu iluna errealitate bat da. Ikusi dugun bezala, eguzki pixka bat jarri diezaiogun ekialde pixka bat. Hau da, periferiatik ere pixka bat periferia izan daiteke geografikoa. Periferia izan daiteke nire herria. Errenteria. Hemen Donostiarentzat periferikoa. Biszitza asko dira periferikoak. Hau da, gure herrietan bizitzen den jende asko sistematik kanpo dago, edo ez du ondo bizitzeko aukerarik ere. Periferiatik ekarri ditzagun hainbat behar eta hainbat ideia gure prozesuetara, eta oparotasuna denontzat. Galderarik Beñatentzat? Errealitate utopikoen Beñat, aipatu dituzun proiektu guztiek nondik abiatu gaitezke Euskal Herrian? Saretzeko, hau mugitzen hasteko? Ni konturatzen naizen gauza batetaz da. Azken lau-bost urtean Euskal Herriak izugarrizko mugimendua dago tokian toki horrelako proiektuak egiteko esan nahi det, eta benetan diot aipatu deten egin beharko genukeen proiektu bakoitzeko, badago Euskal Herrian gutxienez proiektu bat. Esan nahi det elikadurarekin mugitzen den elikadura subirautzarekin mugitzen den mugimendua, oso handia da. Teknologia burujabetzarekin ere bagaude. Gutxi batzuk baino gauza interesgarriak egiten ditugu, ez, adibidez, adibidea jartzearren, teknologiara etorrita, momentu honetan ez xnet-ekoak Bartzelonan egiten ari diren proiektu batekin harremana daukagu zeinean helburua den hezkuntza sisteman google kanporatzea. Helburua hori da hori, erraz ekarri dezakegu, harremana daukagu. Bartzelonan Ehun eta hirurogei mila eurorekin garatu dute, google eskoletatik sustituitzeko programa multzo bate, jada lehenagotik ere software librean oinarritzen diren hainbat tresnarekin. Moodle, nextcloud wordpress, eta horiek bateratzen ditu erabiltzaile bakarrarekin, eta horrek posible egiten du modu erraz batean eskoletan googlek debalde, ez da debalde inondik ere, baino debalde ia debalde, eskaintzen dituen prozesuak ere modu nahiko merke, autonomo eta burujabean sustituitzea. Hortik hasi gaitezke Hitz egin dezagun Bartzelonako lagunekin, oso irekiak, hitz egin dugu, askotatik? Euskal Herrian sortzen ari da. Hezkuntza librezale sortu da. Existitzen da. Hezkuntza librezale komunitate gero eta sendoago bat. Badaude gero eta eskola gehiago google-en dependentzia horretatik atera atera nahi dutenak. Goazen hori, hori antolatzera denon artean. Hor dago kontua ere horrelako prozesuak egiteko interkooperazio eta elkarlan handia behar dela, eta bakoitza bagoaz gure egunerokoa salbatzera. Elkarlan gutxi egingo dugu, eta prozesu eraldatzaile gutxiago oraindik. Orduan, identifikatu ditzagun bakoitzaren arloan egin daitezkeen proiektu-prozesu eraldatzaileak, eta goazen zera, ez nolabait elkarlan-esparrua sortzera hori gure baliabideetatik egiteko. Oso ondo Besterik? ba, eskerrik asko Beñat.
ELKARBANATU