Etorkizuna marrazten - Kasu praktikoak (Iratxe Acha eta Xabier Igartua)
Bueno ba, Beñaten ondoren hasiera emango diogu kasu praktikoen blokeari. Zati honetan bi hizlari izango ditugu gurekin. Iratxe Atxa eta Xabier Igartua bien aurkezpena egingo dizuet. Eta iruditzen baldin bazaizue, lehendabizi Iratxek hitz egingo du, ondoren Xabierrek. Eta galderen txanda biek amaitu ostean egin genezake. Beno, lehendabiziko hizlaria Iratxe Fairphone proiektuaren inguruan hitz egingo digu berak. Idatziak Saiolanen egiten du lan, Arrasaten, eta esperientzia dauka enpresa-jarduera berrien garapenean eta ekintzaileekin lankidetzan. Azken urteetan bere lana irtenbide berritzaileak dituzten atzerriko enpresak tokiko enpresekin konektatzea bideratu du, tokiko negozio jarduera eta enplegu berriak sortzeko eta tokiko ekonomiaren zirkulartasuna hobetzeko helburuarekin. Era berean, Iratxek Fairphone community-n parte hartzen du. Fairphone enpresa holandarra da bidezkoagoa den industria elektronikorako mugimendua eraikitzen ari dena eta, besteak beste, telefono mugikor jasangarriagoak ekoiztea bilatzen duena, baina Iratxek azalduko digu hobeto proiektu honen nondik norakoak Iratxeren ondoren, Xabier Igartuak Onaro proiektua aurkeztuko digu. Bera gaur egun Oñatiko alkateordea da eta bere ahotik entzungo dugu bere udalerrian telekomunikazioaren eremuan bilatzen ari diren burujabetzak zer proiektu ekarri duen eta zer ezaugarri dituen. Azken finean, Onaro proiektuak banda zabala oraindik ez duten auzo eta eremuetara eramateko eta zerbitzu jasangarria bermatzeko helburua dauka. Ba zuena da txanda. A, barkatu. Bai, eskerrik asko iametzari jardunaldi honetara gonbidatzeagatik, Fairphone enpresari buruz hitz egiteko, berak esan duen bezala, eta argi utzi nahi dut hasieratik. Ni ez, ez naiz pertsonen langilea, erabiltzailea naiz, Fairphone mugikorren erabiltzailea, eta erabiltzaileen komunitatean parte hartzen dut. gero komentatuko dudan bezala badago komunitate sendo bat pertsonen atzetik, eta kontrol horretan nabil ni. Fairphonen esperientzia konpartitzen hemen Zer da Fairphone? Enpresa holandar bat da telefono mugikorrak eskaintzen dituena merkatuan, baina niretzako inportanteena Fairphonen kasuan da egiten ari den bidaia eta bidaia jarriko dut garrantzi handiena eta destakatuko nukeena da, alde batetik, frogatzen ari dela industria elektronikoan gauzak era desberdinean egin ahal direla, hau da, naturaltasun guztiz bizitzen ari diren praktika ez-bidezkoak desberdin egin ahal direla, eta bestalde, beraiek egindako pausoak eta beraiek frogatzen ari diren eredua posiblea dela jarraitzea. Hori bidai horretan dena ez da ondo atera. Eta igual igual gero, nahi baduzue, hori ere komentatu dezakegu. Inkoherentzia puntuak agertu dira erabiltzaileen partetik esateko zaudete gauza bat esaten, eta gero guk ezin izan dugu mobila edo mugikorraren iraupena lortu pieza bat falta delako. Hori horretarako badago esplikazio bat, eta Fairphonek ez du ukatzen. Gardentasunez azaltzen du industria elektronikoan sartzerakoan aurkitu dituen zailtasun handiak zeintzuk izan diren eta horretaz hitz egiten du. Hitz egiten duenean ere bai. Bale, hasi zen 2010ean salaketa-kanpaina bat bezala. Ba jendeak, guk ezagutzeko, lehen esandakoa, ez duguna ikusten dugu ez zaigu hainbeste arduratzen. Zelabait hasi ziren salaketak kanpaina gisa salatzeko, gure mugikorretan eta industria elektronikoan erabiltzen diren produktu askotan konponente batzuk erabiltzen direla, eta konponente horiek produzitzeko gatazka-iturri diren mineralak erabiltzen direla guk jakin barik. Eta hori salatzeko, eta baita industria elektronikoak holako praktikak aldatzeko nahiarekin ez zutenez asko lortu salaketa-kanpaina gisa, ba 2010ean enpresa bat sortzeko pausoa eman zuten produktu berri bat jartzeko merkatuan, eta zelabait frogatzeko badela posiblea, ba, beraiek salatzen ari ziren praktikak aldatzea. Eta mugikor alternatibo bat jarri dute barrutik aldatzeko edo mugimendu bat sortzeko eta debate bat sortzeko industria elektronikoan. Beno, hemen ikusi dezakezue orain arte lau modelo atera dituzte, azkena justu, aurten iraila amaieran, eta ez bata eta ez azkena. Ez dira perfektuak eta ez dira guztiz bidezkoak. Lehen esan dudan bezala, badago bidai bat eta mugikor batetik bestera lortu izan dute bai pertsonen zaintza eta bai ingurugiroaren zaintza gehiago lortzea beraiek zelabait hori, intentzio edo beraien bokazioa zerbait jarraitzeko. Eta bidai horretan, beno, badakigu oraindik ez garela heldu, baina bagabiz bidaian zehar pausoak ematen. Nahi dutena hiru ardatz hauek dira, alde batetik, kontzientzia garatu gure artean eta gizartean erabiltzaile bezala eta enpresak bezala eredua izan beraien praktikatik eta jarraitzaileak sortu enpresen partetik industria elektronikoan. Lau funtsezko arlotan lan egiten dute. Bidezko materialak, lan-baldintza onak irauteko diseinua eta berrerabiltzea eta birziklatzea. Pixkanaka hasiko naiz esplikatzen. Baliabidezko materialak, lehen esan dudan bezala, hasi ziren salatzeko. Hasi zen salatzen konflikto iturri diren materialak erabiltzen ditugula gure produktuetan. Klaro, jakiteko normal-normalean enpresa batek erosten du, konponente bat, eta ez daki nondik datorren kobaltoa edo eztainua edo tantalioa. Berak erosten dio enpresa bati konponente bat. Baina nondik dator? Oso-oso zaila da normalean enpresa batek jakitea hori, eta Fairphonek egin duen esfortzu handi bat izan da hori. Jakin dezagun nortzuk diren gure hornitzaileak, eta ba hausnarketa eta detailez aurkitu dezakezue bere web orrialdean zeintzuk diren hornitzaile guztiak. Jakiteko benetan erabiltzen den eztainua edo wolframioa edo tantalioa konflikto-iturria den materiala den ala ez. Hori jakiteko azterketa hori egin behar duzu, eta beraiek arreta jarri dute eta energia jarri dute mapa hori egiteko. Hasiera baten bost material hauekin hasi ziren, baina, lehen esan bezala, bidaiarekin batera material gehiago sartu dira beraien fokuetan. Hemen oso txikia da, baina, beno, adierazteko hasi zirela bi materialekin eztainoarekin eta tungstenoakin edo wolfamioa gero 2015ean tantalioarekin. Laugarren mobilean ez dute erabiltzen tantalioa, baina, bueno, 2016an urrearekin, eta iaz sortu zuten aliantza bat bidezko kobaltoa erosteko. Ez zuten bakarrik sortu talde hori, baizik eta beste hiru enpresarekin, eta bi enpresa gehiago sartu dira. Tesla barne irekita dago edozein enpresa. Nahi badau, ziurtatu erabiltzen den kobaltoa bidezko kobaltoa dela, badago aukera talde horretan parte hartzeko. 2020an zortzi material zeuzkaten jokoan, eta lortu zuten ehuneko berrogeita hamaseia beraien irizpidetik lortzea. Egia esan, ehuneko hirurogeita hamarra zeukaten helburua, eta hori argi esaten dute, bai, ez dutela lortu helburua, baina aurrera doaz beraien helburua jarraitzeko nahia. 2023rako hamalau material jarri dute jokoan, eta ehuneko hirurogeita hamarra nahi dute lortu beraien irizpidearekin lortzea. Lan baldintza onak. Bale, Fairphonen telefonoa integratzen da Txinako enpresa batean, arima enpresan, eta, bueno, inguruan dauden enpresekin konparatuta eta praktika lan-baldintza onak lantzeko prozesua sartu dute edo landu dute enpresan. Adibidez, ba, normala ez dena Txinan, lortu izan dute langile ordezkariak izatea enpresa barruan. Langile-ordezkariek langileen proposamenak bideratzea. Jarri dute fondo bat finantzatzeko, langileak eskatzen duten proposamenak finantzatzeko. Eta irakurri nuen azkena da salmentetatik badagoela fondo bat langileei bonus, soldatatik aparte bonus bat ordaintzeko. Hori arima enpresak. Baina, bueno, berez hornitzaile edo kodeak kolaboratzaile asko dauzkate, eta horiekin ere bai saiatzen dute lantzen decent work conditions, programa bat edo lan-baldintza onak garatzeko. Beraiek esanda, 2020an ehuneko berrogeita bostekin lortu izan dute hori garatzea, eta daukate asmoa da erdira igotzea 2023an egituran. Irauteko diseinua, bueno, lehen komentatu du Alexek ere. Bueno, hauek dira datu batzuk. Fairphoneko erreportean hartutakoa mila eta laurehun milioi mugikor saltzen dira munduan. Hiru urte baino gutxiagotan baztertzen dugu. Egia esan hau dago inforean, baina nire inguruan askoz gehiago erabiltzen dugu, baina, beno, baina gauza da ez direla diseinatuta ez irauteko eta ez konpontzeko, eta horretan jarri du arreta handia Fairphonek. Ez, diseinu modularra izan da apustua, eta adibide osoa, ba, kamara bat edo mikrofonoa apurtzen bazait mobilan, nik daukat aukera eskatzeko modulo bat Fairphoneri behin erosita, nire mobila zabaltzeko aukera daukat, kendu apurtuta dagoen modulua, eta bestea sartu, itxi eta erabili. Eta hork errazten du, mugikorraren bizitza, gehiago erabiltzea. Gero, lehen esan dut. Askotan zailtasunak sortzen dute enpresak produktuak zabaltzeko eta konpontzeko aukera izateko. Ba, Fairphonek hasieratik nahi zuen hori erraztea, eta, beno, indize batzuk atera dira hori neurtzeko, bai Frantzian eta Estatu Batuetan dagoen enpresa batean eta Fairphonen hirugarren kasuan indikadoreak oso onak izan ziren. Eta laugarrenean, orain irailean atera dena, adibidez, ba, Frantziako indizean pixka bat igo da, eta hau beraiek esanda, Fairphonek esanda ere beraien web orrialdean hasi dira bost urteko garantia eskaintzen produktuan zelabait beraien apustua horretara bideratuta dagoela, irauteko diseinuarekin, eta benetan produktua luzaro erabiltzeko eta berrerabiltzea eta birziklatzea. Bueno, hondakin elektronikoetan ehuneko hamazazpi puntu lau biltzen dira birziklatzeko. Hau esaten du informeak. Erdia baino gehiago kokapen ezezagunean dago, eta mila eta seiehun milioi etxeko kaioletan daudela estimatzen da. Horretarako, martxan jarri du, birziklatzea zelabait lortzeko programa bat. Non jasotzen dute, inzentibatzen dute jendearen kajoi horietan dauden mugikor horiek beraiei bidaltzea. Horretarako daukate kolaborazio bat Teqcycle enpresarekin, gero produktu horiek edo mugikor horiek birziklatzeko eta ba horko materialak lortzeko. 2020an ehuneko berrogeita laua saltzen zituzten edo ehuneko berrogeita laua lortu zuten jasotzea. Eta 20203an nahi dute saltzen badute kopuru bat, ba, kopuru berdina jasotzea birziklatzeko programa honetan. Eta, beno, beste kolaborazio bat daukatena Closing the loop enpresarekin. Normalean hondakin elektronikoak edo mugikorrak amaitzen dira Afrikan, era legal edo ez legalen bidez, eta bereziki Ghanan, asko heltzen dira Ghanara. Askotan gaurko jendeak egiten duena da horrelako suak erretzeko mugikorrak eta hortik ateratzeko balio duten materialak eta Closing the loop-ek egiten duen lana da kopuru diru txiki bat eskaini mugikor horien truke. Desinzentibatzeko su horiek egitea, zeren imaginatzen duzuenez, bai osasun aldetik eta ingurugiro aldetik, oso kaltegarria da hori egitea. Eta behin asko jaso dituztenean, ba, kontainerrak bete eta Belgikara bidali berziklatzeko material hori. Beno, mapa honetan agertzen da, Fairphonen atzean dagoen komunitate batzuk Hemen adibidez bi pertsona gaude Bilbon Fairphoneiers bezala beste pertsona bat dago hemen Donostin. Eta Fairphoneiers... Zer da? Beno, gara komunitateko kideak, erabiltzaileak eta gure inguruan dagoen pertsonak zalantzaren bat badago, edo problema tekniko bat da jakitea inguruan dagoela pertsona bat horretan laguntzeko. Badago leku bat Holandan, baina bueno, inguruko jendeari ere bai aurpegia jartzeko. Fairphonen zuzendaria Eva Gouwens, eta bueno, esaldi esanguratsua dela iruditzen zait. Azpimarratzeko hasi zenean, Fairphone esan zioten: inposiblea da horrelako mapa bat egitea, jakiteko nondik datorren dena. Hori ez da posible, eta egin dute. Gero esan zieten: Bueno, agian lortuko duzue, baina eske oso garestia izango da, mugikorra, eta inor ez da prest egongo hori erosteko, eta frogatu egin dute badagoela jendea baloratzen duela hori, hori ordaintzeko Gero esan zieten: Beno agia aurkituko duzue norbait hori ordaintzeko prest, baina biablea ez da izango enpresa, eta 2013an sortu zen enpresa, eta iaz 2020an jada lortu izan dute galerak ez izatea. Berak esanda, Evak esanda: Bueno, guri erronka jarri diguzue gu bagabiz betetzen, ba zuek jarrai dezazuen gure pausuak enpresak industria elektronikoan. Eta, bueno, hau esanda. Beno, ze aukera daude? Lehen esan dut. Jarraitzaileak sortzea nahi duela Fairphonek. Zelan jarrai dezagun beraien pausoa? Ba, alde batetik, enpresa mugikor bezala Fairphone erabiltzea izan daiteke aukera bat. Adibidez, hemen, Gasteizen, errepika kooperatibak horrelako erabakia hartu du. Gero, eztainua, wolframioa, urrea edo kobalto materialak erabiltzen badira, enpresako produktuetan ba badago lehen esan bezala, erosketa-taldeak hori erabidezkoa egiteko. Ba hor dago Fairphone innovation team eko emaila kontaktuan jarri dezakezue beraiekin, eta sartzeko, edo behintzat informazioa bilatzeko. Eta mapa hori, hornitzaileen mapa oso zail hori egiteko. Ba, nahi baduzue, aukera dago bai energia jarri, arreta jarri aztertzeko. Hor dago Fairphonen eredua erreferente bezala edukitzeko, baina impact innovation team-eko jendea ere prest dago horretan laguntzeko, eta izan daiteke lagungarria. Eta hori, lehen esan bezala, Bilbon gaude bi pertsona, Diego Casado eta eta ni, eta hemen dago gure emaila edozertarako. Eskerrik asko arretagatik. kaixo, egun on eta eskerrik asko bertara gonbidatzeagatik. Kasu honetan Oñatiko esperientzia bat aurkeztea, hain zuzen ere Oñatin jarri zen martxan ipini dugun Onaro telekomunikazio operadore berrien proiektua helburu moduan garbi azaltzen du udaletik ipini genuena zen Internet banda zabala herritar guztien eskura ipini beharra geneukala, ezta? Eta alde horretatik, beno, aztertu genituen Internet konexioari loturiko herriko gabeziak, eta horien artean eta jabetu ginen ba herrian bertan Oñatik berrehun eta hamar eraikinek ez zutela Internet banda zabaleko konexiorik. Kontuan hartu genuen Interneta gaur egungo oinarrizko zerbitzu bat dela. Pandemian areagotu egin den kontua izan da, azken finean, etxetik lan egiteko, ikasketak egiteko eta abarrerako. Baina 2011tik bertatik ere Nazio Batuen Erakundeak Interneteko sarbidea giza eskubide gisa aitortua zeukan. Beraz hitz egiten gabiltza oinarrizko zerbitzuetan aspaldidanik onartuta dagoenetan. Eta esan behar dugu agian pandemiak esan dudan hainbat oñatiarren egoera azaleratu digula eta hori dela eta hurrengo pausoa ematera animatu ginela. Ez soilik landaguneetan, konturatu ginen ere mapeo hori egiten gabiltzala erdigunean ere bazeudela eraikin batzuk bere garaian operadore multinazionalek sarea bota zutenean ahaztuta utzita arazo bat zegoelako edo ez zaielako errentagarri irteten, eta, beraz, eraikin horiek ere, ba, banda zabaleko Internet sarbide gabe utzita zirenak, galdera egiten genuena zen. Baina non dago, ezta, telekomunikazio-operadore nagusien konpromisoa? Hau da, herrira etorri ziren despliege batzuk egin zituzten, desplegada asko diru publikoz lagunduta, baina ba osotasun batera iritsi beharrean helburua berriro ere jarraitzen zuen izaten kapital-metaketa irabaziak. Eta hori dela eta, bueno, errentagarri ez zitzaien irtetzen lekuetara, ba, kasu baten zuntza eraman gabe utzi zuten eta oraindik ere, ba, Administrazio publikotik eskaerak eginda ere, ba, bueno, esaten dizute beraiei ez zaiela interesatzen eta esateko beste operadore bati beraiek momentuz ez daukatela interesik. Eta, ba, hor aurkitzen ginen hainbat herritar, beraien eskubide, Interneteko sarbiderako eskubidea mugatuta izatea. Eta udalak ere, nola horri aurre egin? ba, zailtasunekin jakitun izanda herritar horiek bazeukatela eskubide hori. Orduan, beno, hasi ginen hausnartzen zer egin dezakegu? eta hausnarketa horretan ere lagungarri izan zen Oñatik urteetan zehar argindarraren kudeaketan daukan esperientzia. Oraindik orain Oñati argindar sektorean egon daitezkeen argindar sektorea eratuta dago, eta hiru arlotan dago banaturik: sorkuntza, banaketa eta merkaturatzailea Orain arte mantentzen dugu, hiru sektore horiekiko lotura bat. Oñatin badaukagu Oñatiko ur-jauziak deituriko enpresa bat udalaren jabetzakoa dela. Goiener ere badago ehuneko hamar batean, eta horrek ere badauka zati bat. Baina, nolabait, Oñatin bertan sortzen dugu Oñatiko herritarrek urte osoan kontsumitzen duten beste energia, hamahiru gigabatio orduko izan daitezkeela. Ez gabiltza esaten Oñatin kontsumitzen den energia osoa Hor ere industriak pisu dexente dauka, baina bai gutxienez herritarrek kontsumo oso bat sortzeko gai gara. Hortaz aparte, banaketa-sistema ere, Oñatin Udalarena kasu honetan, ehuneko ehuna den Oñargi banaketa deitzen den enpresak egiten du. Banaketa deitzen diogu azpiegitura, hau da, transformazio-zentro, argindar kableatu eta etxeetaraino argindarra eramateko daukagun azpiegitura hori herritik kudeatzen dugu, eta gero ere badaukagu merkaturatzaile bat, ez merkaturatzaile osoa. Esan nahi genuke zuzenean herritik bideratzen duguna, ba, bere garaian energiaren liberalizazioa eman zenean. Beno, hau hautatu zen aukera errazena edo posibletik ona izan zen, beste hainbat herri txikitako argindar merkaturatzaileekin batera merkaturatzaile bat sortu Eta momentu horretan, ba, guk akzio batzuk dauzkagu hor eta. Eta, bueno, nolabaiteko delegatu lanak ere egiten ditugu, baina gutxienik badaukagu esperientzia bat merkaturatzailean ere, eta horrek atzetik dakarren lanarekin herritarrenganako arreta zuzena. Eta, beno, herritik herritarren interesak, ba, oinarrizko zerbitzuetan erantzun ahal izateko prestutasuna. Orduan irten zen galdera zen, argindarraren kudeaketa propio bat egiteko gai bagara, ba, zergatik ez ere oinarrizko zerbitzuen Interneta ez gara hasten herritik bertatik kudeatzen? eta ez gara hasten horri lotutako bide bat egiten? Ez ginen hutsetik hasten. Ba, bueno, alde batetik bageneukan argindarrarentzako sortu genuen lokal bat eta bertatik arreta zuzena emateko toki bat, eta garrantzitsuagoa proiektu honetan aurrera eramateko bidea edo eman ziguna. Lehen aipatu dut berrehun eta hamar Etxebide eraikin geneuzkala landagunean, Oñatik are dexente ditu eta landagunean baserri asko, baina, beno, berrehun eta hamar horiei erantzuna emateko enpresa bat sortzea... Bueno, nolabait gero horrek ere bere errentagarritasun bat izan behar du. Defizitaria ezin da izan araututa dagoelako sektorea, eta abar, eta bere kezka sortzen zigun. Baina konturatu ginen herri barruan ere argindar banaketa enpresak bazuela sare osoa, zuntz sare oso bat, aurrez eraikia erabiltzen ari zena, ba momentuz argindar kontagailuak egiteko. Baina zuntz sare horretan, ba, hainbat zuntz erabilgarri zeuden. Zuntz iluna deitzen den hori. Azkenean, zuntz kableatua bota genuenean, ez genuen egin solik kontagailuak irakurtzeko. Ba kableatu gehiago bota zen, edo zuntz gehiago bota zen eta horrek ematen zigun aukera. Ba, nolabait, herriko hor ikusten diren puntu moratu koloreko puntu guztietan sarbide bat geneukan. Zuntz sare tronkalari lotuta egongo litzatekeena. Orduan ikusten genuen herrira ere Internet azpiegiturak hedatzen joateko bageneukala, zati bat egina. Beno, hasi ginen ere hau dela eta proiektuari martxa ematen, ezta telegunezko operadore bat erabakia behin martxan jartzeko hartu genuen udalean eta bueno, argindar merkaturatzailea geneukan enpresa horrek ere, ba, erabaki genuen telekomunikazioetako operadore bilakatzea. Aipamen berezi bat egin nahi dut kasu hauetan. Zergatik hau guztia martxan ipintzeko udaletik ia ezinezko izango litzateke baldin eta ez balu, ez bagenuke edukiko aliatuak eta aliatu hauen artean bat nabarmendu nahi nuke gure kasuan Izarkom izan delako Euskal Herriko Ezarkunde Euskal Herrian dagoen telekomunikazio-operadore kooperatibo bat, eta beraiek beren esperientziatik bere Euskal Herri osoan egiten dute. Baina, beno, azpiegituratan eta ba pixkanaka dabiltza. Bueno, beraiekin elkarlanean lortu dugu hau martxan ipini ahal izatea. Honekin Izarkometik aparte ere aipatu nahi genituzke Talaiosek ere eman digula laguntza Katalunian ere enpresa batek ekonomia sozial eraldatzailea, bideratutako informatika-lanek-eta egiten dituena. Eta, beno, azkenean komunitatearekin sarean amankomunean posible egiten gabiltza proiektu hauek, ezta? Eta horrekin aipatu nahi nuke zer garrantzia duten tokian toki sortzen dabiltzan kooperatiba eraldatzaile hauek, nolabait babestuz gero, egingarri egiten direlako tamaina behin honetako proiektuak. Bestalde, gure kasuan posible izan den bezala, hutsetik hasiko bagina, ez ginateke kapaz izango, eta hortik sortzen da Onaro telekomunikazio-zerbitzuak Zertarako? aipatu dudan moduan, herritar guztiei banda zabaleko konexioa emateko. Bestetik ere, arreta zuzena, gertukoa eta engainurik gabea liberalizatu da sektorea, multinazionalak sartu dira, eta ikusi dugu edozein kezka edo arazo horri irtenbidea emateko gero ere nekezagoa dela. Ia ez daukagu arreta zuzenik, telefonoz eta robota irtetzen zaigu eta arazoak eta arazoak horren atzean ere irabazi asmo hutsa dagoelako eta errentagarritasunaren izenean robot bat ipintzen diotelako, ezta? Orduan, herritarren beharrak herritik erantzuteko, herriko bulego batetik, eta herritar batek ere, ba, bueno, uste genuen oinarrizko zerbitzuaren inguruan hitz egiten gabiltzanez oso interesgarria zela eta herritarrek ere eskertuko zutela, eta garbi geneukan ere oinarrizko zerbitzuak herritik, herria ezagututa, herritik kudeatzen direnean, ba, hobeto eramaten direla. Argindarrarekin ere bagenuen esperientzia hau dela eta. Bueno, ba pausoz pauso martxan ipini dugu prozesua, araututako sektore bat da telekomunikazioena. Orduan, CNMCn alta eman behar izan genuen, eta hasi ginen azpiegiturak sortzen, landaguneetara banda zabala eramateko azpiegitura, eta horrekin ere, beno, zerbitzu integrala ematea erabaki genuen, nolabait esateko, operatzaile orain arteko operatzailetik banda zabaleko aukera ematen ez zioten operatzailetik ba Onarorengana mugitu nahi zuten herritarrei ere. Baina ez soilik Internet, baizik eta mugikor eta telefono finkoan ere bai, nolabait osorik mugitu ahal izateko. Eta gero hurrengo erronka herrigunean zabaltzea izan zen. Alde horretatik, bi antena edo supernoba ipini genituen modu azkar batean landaguneetan zegoen arazo horri irtenbide bat emateko. Eta, bueno, momentuz eurentzat berrehun eta hamar eraikinetatik ehuneko laurogeita bost bateraino irismena ematen digute bi antena horien bitartez erroldatuta dauden landa berrehun eta hamar horretatik ehun eta hamazazpi dira erroldatuta bertan bizi direnak, eta horietatik ehuneko hogeita zortzira gure helburua guztietara iristea da. Baina, bueno, takada batean, Onaroren jaiotzan gutxienik ehuneko laurogeita zortzi bati erroldatutakoen erantzun bat emateko gaitasuna geneukan antena bitartez, eta presioari buruz ere hitz egiten ari garenean konturatu ginen, ba, askotan ere hogeita bost bat eurogatik gai ginela banda zabala emateko. Gaur egun operatzaile multinazionalek ADSL edo banda zabala abiadura gutxiagoan ematen dutena baino merkeago. Hori ikusten dugu ere errentagarritasunaren izenean hitz egiten dutela multinazionalak. Baina zer errentagarritasun? Iaja ari gara hitz egiten da ikaragarrizko irabaziak herritarren kontura edo herritarren bizkarrera egiten ari direla. Telefono finkoaren kostua ere hiru euro gehiagogatik portabilitatea hori gauzatzeko gai ginen. Ba, badaude herrian telefonoa soilik daukatenak, eta beraien fakturak bildurtzekoak dira. Eta, beno, esan dudan moduan, zerbitzu integrala eta Interneta, telefonia finkoa eta mugikorra. Prezioak, hortik zehar daudenak dira ere ez dakit mugikorretan izan daitezkeenak. Hor ez dugu ematen aparteko zerbitzu berezirik, baina bai aukera gutxienik salto bat emateko. Herriko telekomunikazio operadorea azkenean herritik kudeatzen ditugun eta handitzen joaten den heinean ere, muskulu gehiago hartzen dugu eta gaitasun gehiago, herritik herritarren beharrak erantzuna emateko Bat egiteak, batez ere hemen esan dut bulego propioa izateak arreta zuzena emateko aukera ematen digula, herritarren zerbitzura daudelako, baina planteatzen ari garena ere da oinarrizko zerbitzuek amarrurik gabe izan behar dutela, eta konturatu gara ere amarrurik gabea izatetik aparte aurrezteko aukera handia ematen dutela, eta horrek ematen digu ere udal mailan daukagun ardura oinarrizko zerbitzuengatik ikaragarrizko negozioa egiten ari badira herritarren bizkar telekomunikazio-operadore nagusi batzuk. Beno, guk aurrezteko aukera eskaintzen diegu, jakinda ere badaudela beste aukera batzuk beste operadore batzuekin, baina herritarraren noraezean dagoela horrenbeste eskaintza. Eskaintzak hasieran guztiak dira onak, gero prezioak igo egiten du eta azkenean amore ematen du. Guztiak berdinak dira, eta nolabait, beno, konfiantza hori transmititzen duena herrian, herritik bertatik sortutakoa izan daiteke. Eta hori da hau sortzeko asmoa. Adibideak, ipintzen dudana. Ba hor eskerrak aldean faktura bat hirurehun mega eskaini, baina goian ikusten badugu hirurehun ere hirurehun mega eskaintzen du kontratuan. Gero, abiadura erreala, berrogeita zazpi megatakoa eta igoera hogeita bederatzi, hau da, kobratzen dizute hirurehun baina eskaintzen dizutena ez da horrela. Gu momentuz herrian zuntzaren bitartez hasi gara ematen. Guk ez dugu esaten hirurehun baten beharra, bostehun baten edo giga baten beharra, guk esaten dugu, ehunarekin ere egunerokorako nahikoa dela, baina eskaintzen duguna, eta hor eskuman ikusten duzun bezala, ehuneko abiadura da. Hau da, egia esaten dugu, esaten dugu guk hirurehun ez, ehun gomendatzen dugu, baina lasai egon zaitezte honekin ondo joango zaizuela, kasu honetan urteko aurreztea mugikor eta zuntzaren alderaketa eginda. Herritar batentzat hirurehun eta hirurogeita hamabi euro da, eta faktura hau ez da lehenengoa ikusten dudana ez da laurogei urte daukan pertsona batek, ba ez dela konturatu, konkretuki da gure zinegotzi kide bat berrogeita urte gutxi daukana. Eta, beno, besterik gabe jende asko bezala, uste duena guztiok berdina ordaintzen dugula zerbitzu berdina. Nola izango da oso era desberdinean ordaintzea? Beno, guk uste duguna zerbitzua oinarrizkoa denean horrekin ezin garela espekulatu. Zerbitzu bat da, prezio bat izan behar du eta, baina ezin daiteke gaur bati, hogeita hamar eta bihar besteari, hirurogei kasua antzerako bat ere kasu honetan, ba ADSLa herrian daukan beste batean, hamabost mega ematen diote jaitsieran, mega-erdi igoerako abiaduran, eta hirutan hamaika euro kobratzen diote ehun megako abiadurarekin. Zerbitzua emateko gai gara, mugikorraren mantenduaz, eta urtean honek ere hirurehun eta hogeita hiru euroko aurreztea ikusten gabiltza, eskandalagarria dela multinazional operatzaileak egiten ari direna. Urtean ez gabiltza hamar eurora, hamar euro behera, ikaragarrizko dirutza herritarren kontu ateratzen. Orduan, nahiz eta momentuz zuntza herria beste azpiegitura batzuen bidez ematen hasi, bai, konturatu gara aparteko teknologia propiorik ez gabiltzala erabiltzen. baina arreta zuzenaz gain, bueno, aurrezte bat ere herritarrei eskaintzen diogula. Azken finean, oinarrizko zerbitzuen inguruan ari gara hitz egiten, eta etorkizunean zer? Ba lehen aipatu duzt zuntz sare bat eratuta daukagu, eta gure asmoa, landaguneetara iristeaz gain ere, eta lehen ehuneko laurogehita zortzi horretatik kanpo geratu direnei zerbitzua emateaz gain, badaukagu asmoa herrian bertan ere gure zuntz sare propio zerbitzua ematen hasteko, horrek ere aukera emango ligukeelako aurrera begira oraindik eta prezio baxuagoan zerbitzua emateko, gaur egun zuntz bidezkoa emateko beste azpiegitura batzuen bidez egiten dugulako eta horiei peaje bat ordaintzen diegulako. Eta nola egiten dugu hori? Ba, bueno, guk planteatzen duguna da komunitatetik sarea ehuntzea. Eta hasi gara martxan. Ba lehen aipatu da etxebizitzak egiteko edo kooperatiban etxebizitza-formula bat badela. Oñatin ere bere garaian formula hau martxan ipini zen eta hainbat eraikin, ba etxebizitza-komunitate kooperatiba baten bidez eraiki ziren. Ba kooperatiba horrek bat egin du proiektuarekin, eta nolabait, ba, bueno, bera ari da, berak asumituko luke gure sare tronkalera konektatzeko etxebizitza bakoitzetik egingo lukeen konexioko zuntz kostuak, horren truke operatzaileak emango liokeena arreta arduratuko litzateke matxura egon daitezkeen arazo guztietan, fakturazio eta alta-baja kudeaketa osoa, orduan nolabait egiten ari garena. Guk sare tronkal bat osatu eta gero, herritarrak beraiek dira sare horretan konektatzeko pausua ematen dutenak, beraien infraestruktura zati bat beren kasa ordainduz. Zenbati buruz ari gara? Herritar bateko izan daiteke hirurehun bat euro depende ere ze leku den, baina lehen ikusi dugu. Urte bateko aurreztea izan daiteke kasu batzuetan hirurehun eurokoa, eta, horretaz aparte, herritarrak inbertsioa egin beharko luke bere etxebizitzaraino. Baina planteatzen ari garena gero herritar horrek ipiniko diogun faktura bestea baino merkeago izan da ere, irabaziak egon behar du enpresak irabaziak dauzkanean herriko enpresa da. Irabazi horiek edo herritar horiekin sortutako irabaziak beraiei deskontu moduan aplikatuko diogu, azken finean, beraiek egindako inbertsio horri retorno bat edo itzulera bat izan dezaten ez delako justua, beraiek inbertsio bat egin eta irabazi batzuk ematera joango ginateke, beraiei bertsio hori ordaintzen. Eta pixkanaka-pixkanaka hasi gara beste auzo batzuetan ere planteamenduak egiten, hauek gazte pila bat daudenen auzoa, oraindik zuntza iritsi ez dena eta. Eta, beno, ez dakit ba, ez daukate asmorik guk erabaki duguna, batetik, beraiengana gerturatu eta behar horiek herritik asetzea. Hau beste auzo bat da. Beno, ondo ez da ikusten Arantzazu bidean dagoena, eta ba hemen pasatu zen landaguneko gune, etxebizitza batzuetara zuntz konexioa iritsi zen, baina oso kuriosoa zen. Herritik gertuen dauden baserri batzuk konektatu gabe utzi zituzten. Gero beste batzuk konektatu zituzten, errentagarritasunaren izenean ere gertuen zeudelako. Eta hortik aurrerakoak konektatu gabe gelditu dira, orduan Eta hau diru laguntza publikoz egin zuten. Diru laguntza publikoz sare bat osatu dute, baina ez modu orekatu batean, hasieratik hasi eta hor dauden baserrietara zuntza eramanez, baizik eta diru-laguntza hori ahalik eta modu errentagarrienean erabiliz. Eta nola liteke hori? aislatuta geratzen diren baserri solte horiek? A, bueno, hori ez da gure asmoa, gero joan dadila administraziora, ezta? horri hizkuntza eramatera. Beno, kasu honetan ere guk planteatu duguna da falta diren hauengana ere zuntza eramatea, gure kabuz eta auzoak osorik konektatuta uztera, zuntz bitartez. Pixkanaka-pixkanaka, ba, pausoak egiten joateko. Sortuta daukagu, jendea parte hartzen ari da, eta bukatzeko ere nabarmendu nahi nuke bi gauza. Alde batetik, multinazionalen utzikeria Arantzazuko santutegia Oñatin dago. Batzuk agian ere bertan egonda egongo dira ba gune hau da. Hortik kurba bat hartu eta Arantzazuko santutegian sartzen zara. Justu horren aurrean jatetxe bat dago, eta baserri batzuk jatetxearen aurrean. Hor postean ikusten duzuen zuntz konexio kaxa ipinita dago. Zer pasatzen da? Ez dagoela operatibo. Eta identifikatu ditugu ere, hau da, multinazionalak ipinitakoan, azpitik diru publikoz edo egin zutenean, herrian despliege zati bat. Beste lekuetan ere kaxa bat ipinita dago. Ba ez dute aktibatu itxaroten daudelako, aurreko diru-laguntzan susmoa daukagu, beno, ezin izan zutelako lan hau ere justifikatu edo hau ipini gabe diru-laguntza guztia justifikatu zutelako eta itxaroten dabiltzan dirulaguntza berri baten edo jaso. Ba hau aktibatu ahal izateko eskaera egin diogu eta ez dugu erantzunik jasotzen. Eta herrian bertan pasatzen diren gauzak dira, Eta hor ere instituzioen utzikeria gauza bat da, ba, iritsi ez izatea eta beste gauza bat da iritsi diren lekuan ere zuntz aktibatua izatea. Pixka bat salagarria iruditzen zaigu herritarren beharretan. Eta oinarrizko zerbitzu hori egiten ari garenean, hemen ere herrigunea daukagu. Agian ez da ondo ikusiko, baina hemen ere hurbil dauden lekuetara zuntza eramanda dago, baina herrigunean ere utzi dituzte zona batzuk zuntzik gabe. Gehiago kostatuko zitzaielako edo, ba hor geratu dira. Eta orain erantzuna da oso garestia nola den edo, ez daukatela interesik. Eta esaten duguna, oinarrizko zerbitzua, herrian despliegeak egiten eta puntu edo isla sueltoak bertan itxita, ezta? Orduan, beno, hortik ere guk daukagun erronka herritar guztiengana bermatua izan dadin oinarrizko zerbitzua dela eta bukatuko dut, eta barkatu azkar joatea denbora ere mugatua daukagulako. Beno, hau da herriko landa-gune bat, herritik erantzun bat eman diogu, eta askotan txikitasunetik eta Beñatek aipatu du askotan udalgintzak eta munizipalismorik ere sortzen diren proiektuek, gauza txikiak izan arren ere, ba badaukatela beren ekarpen bat, ezta? Eta guretzako ere bada, bueno, harrotasunez esaten duguna, ba, operatzaile multinazional handi horiek, horrenbeste milioi irabazten duten horiek, kontseilu administrazioetan auskalo zer direla uste duten horiek, oinarrizko zerbitzuak, eta kasu honetan telefonia finkoa ere ez zioten eramaten bere garaian poste batzuk jausi zirelako. Ez daukate koberturarik. Ba eta baserri bat da. Bertan bizi direnak, animaliak dituztenak eta albaitariari deitzeko ere gaitasun gabe. Ba herritik gai izan gara erantzun bat emateko, non gaur egun banda zabala daukaten, gaur egun telefono finkoa daukaten eta beno, mugikorrarena, guk antenak ez ditu ipintzen, ez daukate aukera, baina gutxienez komunikatuta utzi dugu multinazional handi horiek gai izan ez diren edo nahi izan ez duten horiek ez bezala Eta, beno, txikitik ere demostratu daiteke nola gauzak egin daitezkeen eta herritarren beharrak, ba, bueno, herritik ere erantzun daitezkeen. eskerrik asko. Ez dakit galderarik dagoen bai Iratxerentzat edo Xabierrei zuzenduta, ez? Bai, Beñat mikroa. Hemen bai, bientzat galdera bakoitzak igual oso ikuspuntu ezberdinetik erantzungo duena horrelako proiektuetan, batzuetan arazoa da irisgarritasuna, jendarte osoaren irisgarritasuna horrelako proiektuetara. Ez, esan nahi det. gaude batzuk, garrantzia ematen dioguna gai horri, eta errenta aldetik ez daukagunak arazorik erantzun ahal izateko. Baina beste jendartean zati handi batek ezin dio, ezin dute, ez dira gai sentitzen horrelako proiektuetan parte parte hartzeko bi ikuspuntu ezberdinetatik. Ea horren inguruan daukazuen estrategiarik. Edo esan nahi dut, ba, Fairphonen Fairphone merketzeko ea dagoen estrategiarik hori nire interesa ere bada, eta Onaroren kasuan ea zerbitzu unibertsala dela ulertuta, ea badagoen estrategiarik edozein herritarrek banda zabalera, adibidez irismena izateko. Bale, ba bueno, hori da, ez dut aipatu, baina zenbat balio du? Ze prezio dauka? Zertan? Ba, nik, adibidez Fairphone bigarrena bostehun baino gehiago ordaindu nuen. Badakit gero hirugarrena merkeago izan dela, baina, beno, laurehun baino gehiago prezioarekin. Eta, egia esan, ez dut uste etorkizunari, begira, printzipioz dagoela hor akzio-plan bat prezioa murrizteko, jende gehiagori heltzeko. Ze, egia da, jende guztia ezin du horrelako prezio bat ordaindu, nire ustez eta Fairphonen bidaiari bidaiarena berriro gogoratzeko, beraiek hasiera baten ez zuten nahi mugikorrak, eskaintzea merkatura behar hori edo pauso hori egin dute debate hori sortzeko industrian, ze, bestela, ez zen egoten. Eta orain badago jendea horretaz hitz egiten duena, eta badaude enpresak horrelako erosketa-taldeetan parte hartzen direnak. Nire ustez, agian, agian ni ez nago Fairphoneko estrategian. Agian ez dago hori ezartzeko estrategian, baina bai beraien lidergoa edukita besteak olatu hori jarraitzea. Eta hori bai izango litzateke guztiontzat irisgarria. Beste enpresak, enpresa asko industria elektronikoan horrelako iniziatibak jarraitzen badute, guztioi helduko zaigu. Hori esango nuke. Gure estrategia hori da, herri osoan gure zuntza zabaltzera. Eta estrategia hori nolabait, hasi gara erantzun bat ematen, ez horrenbeste ekonomikotik pentsatuta, nahiz eta gero ikusi dugun hor ere lagundu dezakegula ikusi dezaten herritarrek ere oinarrizko zerbitzuekin zer gertatzen den, gaur batzuk agian badaukate, baina gerta daiteke beste egun batean gabezian geratzea, multinazionalene esku geratu direlako. Orduan argindarrarekin ere bageneukan esperientzia, eta hor ikusten gebiltzan, ba, bueno, Oñatin Iberdrola bat, Endesa bat, Naturgy bati jendeak ez ziola kasurik egiten, berak herrikoa nahiago zuelako, eta ez zuen prezioa alderatzen, eta hemen ere, herrikoen aldeko apustuak berme batzuk badituela. Arreta zuzenarenak ere bere garrantzia izanda. Horretaz gain, landa guneetara iristen garenean ere, horrek bat lotura asko dauzka ere eta konturatzen dira beraien familiarrak, beraien ingurukoak, azkenean nor iritsi den eta nork babestu beharra hobeto den. Eta badabiltza etortzen ere ni ez dakit zenbat gehiago gutxiago, baina nahi dut behintzat nire diruarekin ordaintzen dudana proiektu hau ordaintzeko izan dadila, eta gero ere niretzat garrantzitsua dena da. Eta horrek lagundu egiten digu, muskulua gero eta handiagoa izan, gero eta gaitasun gehiago daukagulako aurrera begirako erronkei aurre egiteko. Baina komunitatearekin egiten ari garen lana garbi daukat. guk inbertsio plan bat mailegu bat eskatuta zuntza eramango bagenu ez ginela horren interesgarri izango, bat gehiago moduan, aukera bat gehiago moduan. Aldiz, komunitatearekin lanketa bat egiten denean azaltzen denean eta beraien esku uzten denean ere erabaki hori sartu, ez sartu. Komunitatea bera da interes horren jabe egiten dena eta bultzatzen duena, eta uste dugu estrategia horretatik errazago zabaltzen hasiko garela, nolabait beraiek ere parte izango direlako bertan konektatzen direnak, ez soilik zerbitzuak kontratatzen duten moduan. Eta gero ere garbi daukagu, herriko sarea botatzen badugu udaletik eta pandemian ere ikusi da. Ba etxetik lan egiteko ere ikasle batzuk zailtasunak izan zituzten, ez zutelako internet konexio hori pagatzeko adina diru. Eta, beno, udala izan zen, ezta kasu honetan ere, Izarkomen laguntzarekin baliabideak ipini zituena etxetik eskola gutxienez jaso zezaten. Guk lortzen badugu gure sare propio bat osatzea, ondoren ere horrek gaitasuna emango digu sare oinarrizko zerbitzuan, sare horretako sarbidea bakoitzaren errenta-mailaren arabera ere, ba, ezintasun handia daukatenei, ba, bueno, udaletik oinarrizko zerbitzu-modu hau ematea, eta hori posible izango da, nolabait esateko, gure sarea propioa izanda. Gaur ere izan daiteke laguntzak eta hobariak, eta, bueno, laguntza batzuk emanaz, baina askoz ere interesgarriagoa iruditzen zaigu, guk kudeatuta horrek ahalmena ematen digulako pandemia baten aldian itxi beharra badaukate herriko merkatari eta hainbat zerbitzu, eta komertzioak herritik ez genieke kobratuko, ez zaigu iruditzen hori justua denik. Aldiz, zer gertatzen da oinarrizko zerbitzu hori pasatzen dugunean multinazionalen esku? zein etorri esaten ez dizut kobratuko? orduan horrek bai ematen digula aukera hedatu, eta, bueno, nolabait herrian ere ahoz ahoko zabalpen horrek erraztu egiten du. Gainontzean proiektua pixka bat.. izarkom existitzen da, baina proiektuak handiagoak direnean, ezagutza ere txikitu egiten da, eta nahiz eta kooperatiboak izan gertukoak, kosta egiten da herritarrengana iristea, aldiz, herritik herrira beti errazagoa izaten da. Horregatik, estrategia ere herritik sortzea, nahiz eta aliatu moduan bilatu kasuetan Izarkom edo modu horretan kooperatiba bat. Eskerrik asko. Eskerrik asko. Idatzia. Eskerrik asko, Xabier.
ELKARBANATU