Zein da gure beste aztarna digitala? - Sandra Perez

Kaixo guztioi. Beno, lehenik eta behin, eskerrik asko hemen gaur egoteagatik. Bueno, lankide Elik esan moduan, iaz oso ezberdina izan zen jardunaldi hau streaming bidez jarraitzeko aukera soilik egon zelako, eta horregatik, bueno, bereziki pozgarria da aurten hemen jendea ikustea. Nik orain egingo dizuedan aurkezpenaren helburua gaurko egunaren markoa jartzea besterik ez da izango azkenean ni, bueno, guk jardunaldi hauek diseinatzerako orduan, eta bueno, gaia definitzerako orduan eta, ba, guk eduki genituen gure hausnarketak eta nolabait talde barneko ideiak, eta orain jardunaldi hauetan, ba, nolabait ardatz bihurtu direla. Eta, bueno, batez ere ba honen helburua da gaurko egitarauan, beno, egitarauen atzean dagoen hausnarketa edo dagoen ideia haria, hobeto ulertzea. Bueno, argi dago garai oso-oso berezia bizi dugula aurten. Antropozenoaren garaia gizakiak Lurrean daukan eraginaren aroa bezala ere ezagutzen da. Eta, bueno, testuinguru hau, gainera, ba, gizakiak edo gizadiak inoiz aurre egin behar izan dion erronkarik handienetakoak markatzen du, larrialdi klimatikoa, energia ekoizteko baliabideak eta gure kontsumitzeko produzitzeko sistemek indar dominatzaile eta auto suntsitzaile bihurtu gaituzte, eta honek bai ingurumenean, planetan daukan eragina. Ba, beno, ezin zaio horri ezetz esan. Oso gutxik jarriko dute zalantzan ingurumenaren larrialdiaren erantzule gu garela, edo behintzat erdigunean gu gaudela. Izan ere, beno, adibideak asko dira. Eguneroko fabrikak, hegazkinak, eguneroko gure bizimoduaren abiadurak. Baina, hala ere, egia da baita ere gero eta kontzienteago garela. Gero eta kontzienteago gara, ba, gure jarrerek eta gure ohiturek, bizimodu formek eta ingurunean daukaten inpaktu negatiboaren inguruan. Eta honekin batera gero eta gehiago dira baita ere gure egunerokoan hartzen ditugun erabakiak eta alternatibak ba horri aurre egiteko. Supermerkatuetan, adibidez, ba plastikoak erosten saihesten, bizikleta egunerokoan txertatzen, horrelako gauzak bakoitzaren egunerokoan, ba, gero eta gehiago ikusten ditugu, baina badago beste gai bat, hemen orain arte behintzat beste bigarren maila batean egon dena. Beste gai hau teknologiak eta gure sarearen erabilerak suposatzen duen inpaktu negatiboa da, hemen, bueno, diapositiba honetan jaso dudan bezala. Eta, bueno, esaldi hau aurtengo jardunaldien spotan agertzen da baita ere, baina ikusten dugunak asaldatu egiten gaitu. Aldiz, ikusten ez dugunak ez gaitu hainbeste kezkatzen. Esaldi hau laburtzen du, nire ustez, pixka jardunaldi hauen atzean bultzatu eta sustatu nahi dugun hausnarketa hori, eta horrekin lotuta galdera bat botatzen nizuen. zein da Internet eta sareen erabilerak suposatzen duen kutsadura? Esan dudan moduan, badakigu gizakia dela existitzen den eragile kutsatzaileenetako bat, baina agian ez dakigu zenbateraino ahal den hori neurtu, gauza jakina da hemen dion moduan neurtu eta ikusi ezin ditugun gauzek gauza horiek ulertzea gehiago kostatzen zaigula kontua da, gure aurrekontua neurtu daitekeen zerbait dela, pertsona bakoitzak badaukalako bere urteko aurrekontua, eta horrek neurtzen duela pertsona bakoitzak, ba nolabait urtean emititu edo isuri dezakeen CO2 kantitate hori. Badago honekin lotuta data oso esanguratsu bat, Earth overshoot day edo euskaraz lurraren gehiegizko eguna. Egun hau esaten du gizateriak lurraren urteko baliabide naturalen aurrekontua agortu dueneko data da. Honek esan nahi du, ba, urtearen gainerakoan defizit ekologikoa mantentzen ari garela, tokiko baliabide-erreserbak agortzen ari garela, eta atmosferan karbono dioxidoa pilatzen gabiltzala. Jakina, pandemiak ere honetan eragina izan du, ze konfinamenduagatik data hau aste batzuk atzeratzea lortu genuen. Baina konfinamenduak bukatu eta gizakia bere jarduerarekin berriro hasi zenean aste hauek errekuperatu genituen, eta gaur egungo errealitatea da data hau gero eta lehenago iristen dela 2021ean data hau uztailak hogeita bederatzi izan da, hau da, uztailak hogeita bederatzirako, lurraren urte osorako baliabide guztiak agortuta genituen jada. Datu hau, beste modu batera esanda, honek esan nahi du lurraren baliabideak naturak berak ekoizteko behar duen denbora baino 1,75 aldiz azkarrago erabiltzen dugula, edo, beste modu batera esanda ere, 1,75 lur erabiltzen ditugula urtero. Zein da, beraz, gure beste aztarna digitala? Ba, aurreko galderara itzulita, datu esanguratsu bat ere aipatu nahi dizuet. Urteko pertsona baten CO2 aurrekontua bi tona dira, eta bidaltzen ditugun emailekin bakarrik bi tona kantitate horren %0,5 jada agortuta daukagu. Honekin lotuta, bueno, hiru galdera jaso ditut hemen. zenbat mail bidali zenituen iaz? zenbat film edo telesail ikusi zenituen Netflixen? zenbat bideo dei egin zenituen telelanean edo edo denbora librean? Azkenean galdera hauei erantzutea oso zaila da, baino benetan erantzun horietan dago gutako bakoitzak CO2 edo jasangarri izatearen, ba bueno, kantitatea edo lehengo komentatzen genuen unitate horren neurketa. Hau izango litzateke pertsona baten aurrekontua, eta, lehen aipatu bezala, mailingekin bakarrik ia laurdena beteta daukagula jada. Baina, beno, helburu aurten ez da datuetan sakontzea eta horrelako beste zenbait datu aipatzea. Aurtengo helburua da honen inguruan hausnarketa sustatzea. Orduan, gu duela ia hilabete dezente, aurtengo jardunaldiaren gaia zehazten geundenean, eta gure artean ere jasangarritasunaren markoa zehaztu genuen, azkenean teknologia eta jasangarritasuna lotu nahi genituen, baina horretarako gure artean beharrezkoa zen baita ere ba jasangarritasuna zein modutan edo nola ulertzen genuen azaltzea. Orduan, bueno, hemen badaude arlo ezberdinak, badago ekologikoa, badago soziala, badago ekonomikoa, eta hiru arlo hauen artean edo hiru arlo hauek gurutzatzean, ba, beste zenbait kontzeptu ikusten ditugu. Bideragarria justua eramangarria baino. Erdigunean beti jasangarri hitza aurkitzen dugu. Ikusten duzuen moduan, oso gai zabala da, eta jasangarritasuna esparru guztien erdigunean dago. Eta pixka bat eskema hau litzateke gaur entzungo dituzuen jardunaldien egitarauaren atzean dagoen hausnarketa edo hari nagusia. Eta orain bai, amaitzeko jada labur-labur jaso nahi izan ditut gaur hemen entzungo ditugun gaiak zeintzuk izango diren. Orduan, bueno, ba, lehenengo teknologia libre eta iraunkorren beharraren inguruan hausnartzeko aukera izango dugu. Gainera, gaur egun erabat beharrezkoa zaigun denboraren eta baliabideen kudeaketaren inguruan hausnartzeko aukera ere izango dugu. Bestetik, energia berriztagarrien inguruan ere arituko gara. Izan ere, energia berriztagarriak izan daitezke gaurko, beno, gaur egungo egoeraren irtenbidearen parte bat, baina, hala ere, horiek bideratzen ere jakin jakin behar dugu. Bestetik, errealitatea eraikitzerako orduan, tresna gisa, utopien inguruan arituko gara. Eta honekin guztiarekin lotuta, gaur egun jada martxan dauden zenbait proiektu ezagutzeko aukera edukiko dugu. Azkenik, jardunaldi hauetan ere hizkuntza-kudeaketari tarte bat eskaini nahi izan diogu. Izan ere, jasangarritasuna ulertzen dugun eskema honen barruan, uste dugu hizkuntza-kudeaketak bereziko garrantzia daukala. Orain bai, eskerrik asko berriro gaur hona hurbildu zareten guztioi eta etxetik jarraitzen ari zaretenoi. Espero dugu jardunaldi hauek disfrutatzea eta gustuko izatea, eta batez ere, ba, topaketa hau hausnartzeko gune eroso bat bihurtzea. Eskerrik asko.

ELKARBANATU

linkedin eme twitter