Lizentzia libreak kulturgintzaren alorrean
Hasi egingo gara. Eskerrik asko denei etortzeagatik. Mahai inguru hau antolatu dugu ARGIA eta Manu Robles Arangiz Fundazioaren artean nolabait gogoela konpartitu bat geneukalako abiapuntuan. Kulturaz askotan hitz egiten dugu Ez da entzuten? Entzuten da? Ez da entzuten. Itxoin, mikrofonoa zerbaitetarako daukagu. Bai, orain entzuten da, ezta? Esaten ari nintzen mahai inguru hau antolatu dugula ARGIA eta Manu Robles Arangiz Fundazioaren artean nolabait gogoeta konpartitu bat geneukalako abiapuntuan. Kulturaz askotan hitz egiten dela baina ez dugula hainbestetan hitz egiten kultura egiten duten horiek, kulturaren sektorean lan egiten dutenek dauzkaten lan baldintzez eta, bueno, konkretuki Donostia bezalako hiri batean, non geroz eta gehiago zerbitzu kulturalek protagonismo bat hartu duten hiriko politiketan, interesgarria iruditzen zitzaigun mahai gainera debate hau ateratzea, hau da, kulturaren esparru honetan nolabait lan indarra jartzen dutenek zer egoera bizi duten Askotan entzuten ditugu kultura sektorean lanean aritzen lanean aritzen diren pertsonak beraien egoeraz dituzten kexak azaltzen. Hori nahiko orokortua den bezala, askotan ez dakigu hortik aurrera nola jo eta zer egin askotan oso prekarioa den kulturaren sektoreko lan hori hobetzeko. Mahaiburuaren helburua bada ez dakit soluzioak ematea, baina bai behintzat egin daitezkeen gauzen ba arrasto batzuk ematea. Horretarako, elkartu ditugu hemen batetik, Tori Espax Kataluniako musikari aktibisten SMAC sindikatuko kidea. Bestetik, David Garcia Aristegui Madrilgo CNT sindikatuko sekzio musikaleko ordezkaria. Eta bestetik, Leire Ubeun Bitartekariak Martxanekoa. Denok dakizuen moduan, Tabakalerako UBIK sorkuntza liburutegian, dagoeneko ia 6 hilabete daramazue greban beraien lan baldintzak hobetzeko. Ea denon artean lortzen dugun denok ezagutzen dugun prekarietate egoera honen aurrean zer egin daitekeen eta zer urrats eman ditzakegun ikustea, nola antolatu eta nola borrokatu kondizio hobe batzuk edukitzeko. Mahaiburua.
ELKARBANATU