Gaur egungo gizarte globalizatuaren ispilu, inoiz baino nazioarteko kultur ekitaldi gehiago daude. Euskal Herrian ere hainbat dira nazioarteko izaera dutenak: Donostiako Zinemaldia, Musika Hamabostaldia, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia…
Ekitaldi horiek nazioarteko izaera dutenez eta ondorioz, hizkuntza bat baino gehiagoren presentzia ematen denez, ekitaldien antolaketan garrantzia berezia hartzen du hizkuntza kudeaketaren gaiak.
Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkartearen kide garen erakundeok hizkuntzen kudeaketa errazteko zerbitzuak eskaintzen ditugu: itzulpen eta interpretazio zerbitzua, azpititulazio editatua zein automatikoa, transkribapen automatikoa…
Kultur Ekitaldien Eleaniztasunerako Zerbitzuaren bidez eta kultur ekitaldietako antolatzaileei eleaniztasunerako bidean erantzun bateratu bat emateko asmotan, ekitaldien informazioa modu antolatuan eta hizkuntza desberdinetan emango duen ataria diseinatu dugu.